Nontzeberri

Clown & Bouffon II. Nazioarteko Kabareta

Ekainaren 20, 21 eta 22an, Clown, Bufoi eta Taldekako Sorkuntzari buruzko nazioarteko ikastaroa egingo da, Bilbon. Ekimen hau Danimarka, Espainia, Frantzia, Suedia, Italia, Suitza eta Argentinako clownek sortu dute. Bizkaiko hiriburuak lekukoa hartuko dio Kopenhageri ekimen bitxi hau antolatzeko, izan ere, muntaia hau Kopenhagen sortu zen, iaz.

Ekimena honetan datza: artista horien sormen-lanak partekatu eta ikuskizun berritzailea eskainiko da, ekainaren 18tik 22ra bitartean, Pabellón 6 aretoan.  Iazko zortzi partaideetatik zazpik bertan izango direla egiaztatu dute, baita aurten proiektuarekin bat egin duten beste artista bik ere: Elena Olivieri (Italia), Madeline Fouquet (Frantzia), Martin Vazques (Argentina), Jonas Sodergren (Suedia), Nils Davoust (Suedia), Maja Skovhus Rehøj (Danimarka), Katharina Kamber (Suitza), eta Juanma Rodriguez eta Patricia Urrutia (Euskal Herria).

Egunero, bi irakasle desberdinekin lan egingo dute, gai berberei ekiteko era desberdinak aztertzeko asmoz. Lehenengo egunean clown diziplina landuko da, bigarrenean bufoiaren figura, eta hirugarrenean bien arteko fusioa.

Informazioa, Pabiloi6 aretoko webgunean eskura daiteke.

Exit mobile version