IKUS-ENTZUN

“Mikrofilm”, “noir” laburren lehiaketaren oinarriak

Aurreko batean iragarri genuenez, genero beltzeko film laburrak ardatz dituen Plentziako Mikrofilm Short Festival nazioarteko jaialdiaren bigarren edizioa uztailaren 5ean eta 6ean egingo da Plentziako elizaren plazan. Orain deialdiaren oinarriak argitaratu dituzte.

Hala, bertan parte hartu nahi izanez gero, noir estiloko lan laburrak maiatzaren 1a bitarte bidali beharko dira.

Jasotako lanen artean, profesionalez osaturiko epaimahaiak 15 bat hautatuko ditu ekainaren erdi aldean. Sariei dagokienez, film onenak 1.500 euro jasoko ditu, eta publikoaren saria hartuko duen lanari 500 emango dizkiote.

Lehiaketen parte hartu nahi duen orok, izen-emate fitxa bete beharko du jaialdiaren webgunean. Lanak euskarazkoak, zein gaztelaniazkoak izan daitezke, eta gehienez 18 minutuko iraupenarekin. DVD, PAL edo NTSC formatuetan bidali beharko dira (bi kopia). Helbidea ondokoa da: Uniko Estudio Creativo. Beurko Zaharra 3 Innobak! eraikina. 48902 Barakaldo. Lehiaketarekin loturiko xehetasun guztiak izen-emate fitxan jasota daude.

Martxoaren 16an, gainera, jaialdiaren antolatzaileek kontzertua ondu dute Bilboko Kafe Antzokian aurtengo edizioa aurkezteko asmoz. Egun horretan hiru talde izango dira agertokian: Hex (Euskal Herria), Go Chic (Taiwan) eta The Baker Brothers (Ingalaterra).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button