ARTEA

Claudia Rebeca Lorenzoren lanak, Rekalde Aretoko erakusleihoan ikusgai

Bizkaiko Foru Aldundiaren Barriek 2020 programaren bigarren erakusketa abian da Rekalde Aretoko erakusleihoan. Claudia Rebeca Lorenzoren lanak egongo dira ikusgai martxoaren 3tik 29ra arte. Bere ostean, Ivan Gomez eta Irati Inorizaren lanak izango dira ikusgai toki berean, eta aurretik, Natalia Suarez Ortiz de Zaraterenak izan dira.

Barriek 2020 erakusketa-zikloan, Bizkaiko Foru Aldundiaren bekak jaso dituzten artisten lanak erakusten dira, artistok daukaten balioa eta talentua aitortzeko, eta era berean, sortzaileei berriei euren obra kaleratzeko plataforma bat eskaintzeko. Bederatzigarren edizio horretan, lau egileen obrak erakusketaz gain, jarduera osagarriak egingo dira artistekin haien lanen gakoak eta interesa ezagutarazteko xedez.

Hortaz, martxoaren 3tik 29ra, Claudia Rebeca Lorenzo (Gasteiz, 1994) artistaren margolanak eta eskulturak erakutsiko dira Subocaabierta titulupean. 2014. urtean ikerkuntza eta sormen masterra egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Arte esperimentaleko Kalostra eskolan (Donostia) izan da eta MACBAren Ikasketa Independenteen Programan parte hartu du, zuzendaria Paul B. Preciado dela. 2019an egonaldia egin du Tabakaleran (Donostia). Hona parte hartu duen azken erakusketak (banakakoak zein kolektiboak): Generaciones 2020 (Madril); BI, DOS, TWO, Azkuna Zentroa (Bilbo); Perro dormido, IRJ (Logroño); Cabeza frente Cabeza, Salón (Madril); Pliegue, Okela (Bilbo); Call 2017 Luis Adelantado (Valentzia) eta Herlieve, Ciudadela (Iruña).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button