IKUS-ENTZUN

Claire Denis zinegile frantziarrari buruzko zikloa abiatu du BilbaoArtek

BilbaoArte zentroak Claire Denis  (Paris, 1948) zuzendari frantziarraren inguruko egitaraua ondu du otsailaren 11ra arte. Zikloak bost film biltzen ditu. Gaur bertan, bigarrena pantailaratuko dute, Beau Travail (1999), zeina larunbatean ere ikusi ahalko den. Emanaldiak 19:00etan hasiko dira.

Bilboko arte zentroaren arabera, “Denisek bere prosa Jacques Rivette, Costa-Gavras, Jim Jarmusch  eta Wim Wenders bezalakoen ondoan lan egiten garatu zuen, zuzendaritza laguntzaile moduan”.

Gaur aurkeztuko duten Beau Travail filmak Djiboutin, Afrikan, dagoen Atzerriko Legioko sarjentu baten istorioa kontatzen du; sarjentua soldadu batekin tematuko da, hasiera batean erakargarri ikusiko du, baina gero, jeloskor jarriko da, eta azkenean, gorrotoak eztanda egingo du. Hala, bien arteko gatazka soldaduek biziko guda bakarra bihurtuko da, Afrikako zonalde horretan, bakea baita nagusi. Soldaduak, gainera, erabat gogaituta daude eguneroko ariketa eta entrenamenduekin. Filma Herman Melville idazlearen Billy Budd nobelaren moldaketa librea da.

Zikloaren baitan beste hiru film aurkeztuko dira: urtarrilaren 25ean eta 28an, Trouble every day (2001); otsailaren 1ean eta 4an, S’en Fout La Mort (1990); eta, azkenik, otsailaren 8an eta 11n, J’ai Pas Sommeil (1990).

“Seguraski bere obra hobekien definitzen duena, jada berataz esanda dagoena da: etsipena. Hau da, esperantzaren galera osoa. Esan liteke, inpotentzia garratz puntu bat dagoela bere filmetan. Hori dela eta bere lanek egonezintasuna zein deserostasuna sortzen dute. Hori dela eta horren liruragarriak eta polemikoak ageri dira”.

Informazio gehiago: Claire Denis eta desesperazioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button