BESTELAKOAK

Atlantikoko musiken eta kulturen jaialdia, Errenterian

Atlantikaldia Atlantikoko herrien musika eta kulturen jaialdia da, eta estreinakoz egingo da, irailaren 18tik 21era bitarte, Errenterian. Bada, lau egun horietan hainbat tokitako musikak entzungo dira, betiere, itsasoari lotutako doinuak.

Antolatzaileen arabera, “Errenteria Atlantikoak dakarren kultura-zabalaren eszenatoki izatea. Esaterako: Errenteriatik Quebecera hainbat ontzi abiatzen ziren baleak arrantzatzera eta hori benetako gertakizuna da. Horrelako, istorio asko daude eta Atlantikaldia horren aitorleku izango da”.

Musikaz gainera, bestelako jarduerak ere izango dira: erakusketak, artisau-azokak, dantza emanaldiak, estropadak, bisita gidatua eta jolasak, besteak beste. Antolatzaileen arabera, “lau egunez jai giroa nabarmenduko da Errenteriako kaleetan”.

Musikaren harira, bihar bertan, irailak 18, Carla Pires (Portugal) eta Bidaia (EH) taldeak izango dira, Lehendakari Agirre Plaza, 20:30etik aurrera; ostiralean, De Temps Antan (Kanada) eta The Bonny Men (Irlanda), eta larunbatean, Hamdacha + DJ Click (Maroko – Frantzia) eta Celtas Cortos (Espainia).

Egitarau osoari lotutako xehetasun guztiak: atlantikaldia.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button