IKUS-ENTZUN

“Circuito” Zine Independentearen Zirkuitua, Donostian

Zine Independentearen Zirkuitua, bere izenak dioen bezala, nazioarteko zinemaldien saretik datozen eta estatuan banatzailerik ez duten kalitatezko filmek osatzen dute. Estatuko hainbat kultur zentrok erakusleiho bat eskaini nahi diete lan horiei.

Hil honetan, gaur berton gainera, Sergei Loznitsa zuzendariaren Maidan pelikula proiektatuko da, Antzoki Zaharra aretoan, 19:00etan.
Zer gertatu zen Kiev-eko plaza nagusian, Maidan enparantzan 2013ko eta 2014ko negu hotzetan? Sergei Loznitsa zuzendari bielorrusiarrak Maidan plazan ipini zuen bere kamara eta ingurua behatzeari ekin zion: abestiak, jendetza, gau gogorrak, oihuak…
Iratxe Fresneda Delgado irakasle, ikertzaile eta kazetariak proiekzioaren aurkezpena egingo du, eta film, zuzendari, Ukraina, iraultza, Maidan plazaz eta bestelako kontuez arituko da.

Datozen hilabeteetan, beste lan interesgarri batzuk pantailaratuko dira: otsailean, Outtakes from the life of a happy man (Jonas Mekas, AEB); matxoan, El color que cayó del cielo (Sergio Wolf , Argentina); eta apirilean, Al doilea joc (Corneliu Porumboiu, Errumania).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button