ARTEA

Circa XX-Pilar Citoler bilduma ikusgai Donostian

Kubo-kutxa Aretoak Circa XX-Pilar Citoler bildumaren ehun artelan hartu ditu erakusteko abuztuaren 26a bitarte, Artea bizibide izenburupean. Pinturak, eskulturak, marrazkiak, grabatuak, bideoak eta instalazioak ikusi ahalko dira.

Orotara, 85 artistaren obrak ikus daitezke, hala nola, Vicente Ameztoy, Francis Bacon, Andy Warhol, Joan Miró, Robert Rauschenberg eta David Hockney-renak, gehienak XX. mendekoak.

Hain zuzen ere, Circa XX-Pilar Citoler bildumaren gehiengoa XX. mendearen bigarren erdialdeko obrek osatzen dute; guztira, 1.300 artelanez osaturik dago. Pilar Citoler-en zaletasunari esker sortu zen bilduma hau. “Banaka-banaka erosten nituen lanak, modu natural batean, ia oharkabean, batere pentsatu gabe egunen batean bilduma oso bat burutzera iritsiko nintzela”.

Hala, Kubo-kutxan ikus daitekeen erakusketa bildumazale baten ametsa da. Bertan, aparteko bilduma bat egiteko beharrezkoak diren irizpideak, kalkuluak eta inpultsoak nabari daitezke. Hori dela eta, erakusketa bildumagintzan ezinbestekoak diren sei eremutan egituratzen da: Kontenplazioan, Emozioan, Ametsetan, Arrazoibidean, Gogoetan eta Erabakian.

Erakusketarekin loturiko xehetasun guztiak kutxasocial.net webgunean kontsulta daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button