IKUS-ENTZUN

“Cinema Frivolité” zikloa abian da Donostian

Donostiako San Telmo Museoak Frivolité XVIII. mendeko jantzien bilduma paratu du, irailaren 28ra arte. Erakusketa horri lotuta, zenbait jarduera paralelo ere ondu ditu.

Bada, bihar, uztailak 10, Cinema Frivolité zikloaren bigarren filma aurkeztuko dute: Marie Antoinette (Sofia Coppola, 2006). Aurretik, Milos Formanek zuzendutako Amadeus proiektatu zuten, Mozart konpositorearen biopic-a.

Beraz, zikloak XVIII. mendeko istorioak kontatzen dituen filmak biltzen ditu: “Ibilbide zinematografiko bat da garai konplexu, dotore, gehiegizko, xalo, exotiko eta sentsual bateko gustuetan zehar”.

Hala, egitarau horren baitan, garai historiko horretako beste hiru film pantailaratuko dira: uztailaren 17an, Barry Lyndon (Stanley Kubrick, 1975); uztailaren 31n, Perfume: The Story of a Murderer (Tom Tykwer, 2006); eta, azkenik, abuztuaren 7an, Dangerous Liaisons (Stephen Frears, 1988).

Horrekin batera, abuztuaren 23an, kontzertu bat ere izango da: Sopranoa, baritonoa, flauta, bibolina, celloa eta klabezina.
Luis XVI erregearen garaian Parisen emandako programak egingo dira: Jacques Duphly (1715 – 1789), W. A. Mozart (1756 – 1791), J. Bologne de Saint George (1745 – 1799), A. Dauvergne (1713 – 1797).  Bi emanaldi izango dira, 21:00etan eta 23:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button