IKUS-ENTZUN

“Zinemina” kanpaina, ikus-entzunezkoaren sektorea suspertzeko

Covid-19 pandemiak dena geldiarazi du, eta sortu duen egoerak ondorio latzak ekarri ditu sektore askotan.  Horren kontra jarduteko eta euskal ikus-entzunezkoen sektoreari bultzada emateko Zineuskadik Zinemina kanpaina abiarazi du. “Ikus-entzunezko industriaren balio-kateko eragile guztien arteko lankidetzan oinarritzen da Zinemina kanpaina”.

Zineuskadik, Eusko Jaurlaritzaren partaidetza duen ikus-entzunezko sektoreko plataformak abian jarri duen kanpaina honetako ekintzarik nabarmenetako bat hiru zuzendari berrik (Esti Urresola, Itziar Leemans eta Tamara Lucarini) sortutako spot zinematografikoak dira.
“Sare sozialetako ekintzen eta sentsibilizazio-kanpainen bidez, sektoreari bultzada ematearen garrantzia helaraziko du Zineuskadik bultzatutako ekimenak. Izan ere, zine-aretoetara itzultzea garrantzitsua da gure esparru sozial eta kulturalean funtsezkoa den zinema babesteko. Era berean, ikus-entzunezkoen garapen-prozesuan parte hartzen duten eragile guztiak ikusaraziko ditu: gidoilari, aktore, ekoizle, teknikari eta abar”.

Kanpaina hainbat etapatan banatuta dago, eta urte osoan zehar luzatuko da.
Informazio gehiago, Zineuskadik du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button