MUSIKA

Christian Mcbride Trio-k Bilbon joko du gaur

Filadelfiako kontrabaxu-jotzailea Grammy sarietarako izendatua izan zen 2011n, eta gaur, Bilbon izango da, hirukote formatuan: Christian Sands piano-jotzaile eta Ulysses Owens bateria-jotzailearekin. Emanaldia Campos Antzokian izango da, 20:00etatik aurrera. Kontzertua 365 Jazz Bilbao zikloaren baitan egingo da.

Azken urteotan, McBridek makina bat musikariren disko eta biretan parte hartu, tartean, David Sanboen, Chaka Khan, Natalie Cole, George Benson, Joe Henderson, Betty Cartes edo Milt Jackson.

Christian McBride Filadelfian jaio zen 1972an, eta txikitatik hasi zen baxu elektrikoa jotzen, bederatzi urterekin, aita baxu irakaslea baitzen. Gero, kontrabaxua jotzen hasi zen, eta 1989an, Juilliard School eskola ezagunera joateko beka eskuratu zuen. Bertan, Homer Mensch baxu jotzailea entzutetsuarekin aritu zen. Eskola horretan urtebete eman ondoren, Roy Hargrove tronpeta-jotzailearen lehenengo bandarekin hasi zen jotzen, eta harrezkeroztik, ibilbide luzea egin du, bai bakarka, bai beste artisten batzuekin batera.

Informazio gehiago: 365jazzbilbao.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button