IKUS-ENTZUN

Christian Marclay-ren “The Clock”, Guggenheim museoan

Guggenheim Bilbao Museoak bideo-arteari, bideo-instalazioei eta mugimenduan dagoen irudiari buruzko Film & Video erakusketa ondu du. Erakusketaren baitan, museoan bertan dauden obren inguruko ikus-entzunezko lanak eta beste bilduma batzuetakoak erakutsiko dira; bideo ekoizpen berrienari arreta berezia eskainiko diote.

Bada, martxoaren 29an, apirilean 26an eta maiatzaren 17an, 10:00etan eta 20:00etan, Christian Marclay (San Rafael, California, 1955) artistaren The Clock proiektatuko da.

Kaliforniarrak milaka sekuentzia editatu zituen; irudiotan denboraren igarotzea adierazten da. Hala, hainbat eta hainbat erloju erakusten dira: dorreetakoak, eskuturrekoak, iratzargailuak, hormakoak… Hala, erlojua narratiba zinematografiko baten protagonista polifazetiko bihurtuko da.

Museoaren arabera, “artistak, trebezia handiarekin, une bakoitza bere jatorrizko testuingurutik ateratzen du, eta denbora errealean gertatzen den 24 orduko muntaian editatzen ditu”.

Estatubatuarrak eskultura, argazkigintza, collagea, pintura eta performancea ere jorratu ditu bere obran. Bere bideo-lanena harira, konposizio abstraktu gisa uler daitezke, erritmoa irudien eta soinuen segidak markatzen du, edo ikuslea aktibatzen duten narratiba gisa ere: ikuslearengan kulturaren edo oroitzapenen inguruko loturak eragiten ditu.

Informazio gehiago: guggenheim-bilbao.es.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button