MUSIKA

China Moses abeslari kaliforniarra eta BOS elkarrekin, “365 Jazz Bilbao” zikloan

China Moses abeslari kaliforniarrak eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) kontzertua eskainiko dute azaroaren 19an eta 20an, Euskalduna Jauregian, 19:30ean. Emanaldi bikoitz horrekin 365 Jazz Bilbao zikloaren zortzigarren denboraldia amaituko da.

Moses maila handiko jazz eta blues abeslaria da. Bere jarioan, baina, soul eta gospel zertzeladak ere erakusten ditu. Telebista eta irrati saioetan sarritan agertutako artista da; askotariko estiloak jorratzeko gaitasuna dauka, hala klasikoak, nola modernoak, eta oholtzan dotore aritzen da. Hainbat disko argitaratu ditu, tartean, This one is for Dinah (Blue Note), Dinah Washington abeslari klasikoaren omenez egindako lan laudatua, edo Crazy Blues (Universal), jazz eta blues estiloetako emakumezko ahotsen doinuekin osatua.

Bilbao Orkestra Sinfonikoaren harira, Erik Nielsen arituko da zuzendari titular. “Filadelfiako Curtis Institutuan ikasi zuen orkestra zuzendaritza, eta oboe eta harpa diplomak lortu zituen New Yorkeko Juilliard Schoolen”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button