ARTEA

Chillidaren collageak ikusgai Carreras Mugika aretoan

Chillidak collagetan erabilitako lengoaia eskultorikoa da eta helburua espazioaren galdeketa da. Izan ere, espazioa bere obra osoan presente dago.

Nahiz eta erakusketa kronologikoki egina dagoen, collage bakoitzaren aukeraketa bere materialtasunaren araberakoa izan da; paperen ezaugarriak eta artistak jokatzen duen ehunduren aniztasuna nabarmenduz.

Alde batetik, bere lehenengo collageak daude, Arantzazu Basilikako ateei lotuak eta forma geografikoak dituzten altzairuzko plakekin eginak. Beste alde batetik, egunkari paper zatiez sortutako konposizioak daude, non Chillidak bolumenarekin eta masarekin jokatzen duen. Izan ere, marrazki edo bi dimentsioarekin baino, hirugarren dimentsioarekin erlazionaturik daude, eskulturarekin alegia.

Geroago Chillidak erabiliko zuen lengoaia collagearen konposaketan sortzen da. Collagea bere ibilbide artistiko osoan arrastoa utziko zuen.

Carreras Mugikak bidalita

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button