ARTEA

Chillidaren argiak Mikelazulo belztuko du

Carmiña Dovalek (1982) 2008an bukatu zituen arkitektura ikasketak eta egun doktoretza ikasketak egiten ari da, ideia, forma eta materiala arkitekturan gaiaren inguruan, hain zuzen.

Bigarren aldia da Dovalek Mikelazulon erakusketa jartzen duela eta oraingoan doktoretzan lantzen ari den gaia izan du bide erakusketa hau prestatzerako. Bertara gerturatzen denak Chillidaren eskulturak aurkituko ditu Dovaleren argazkietan, formatu ertaineko lanak, guztiak bi argazkiko serietan landuak.

Honatx Chillidaren Escritos liburutik Dovalek ateratako testua: "Toki guztiak dira perfektuak horietara egokitua dagoenarentzat, eta ni hemen, Euskal Herrian, nire tokian sentitzen naiz, bere lurraldeari ondo egokituta dagoen zuhaitza bezala, bere lursailean, baina mundu osoari besoak irekita. Ni gizon baten obra egiten saiatzen ari naiz, nirea, ni neu bainaiz, eta hemengoa naizenez, obra horrek zenbait zantzu berezi izango ditu, gurea den argi beltza".

Mikelazulok bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button