MUSIKA

“Child Abuse” banda amerikarra, Euskal Herrira dator kontzertu-biran

Gure Hitzak elkarteak, bere 20. urteurrenaren harira, eurek ondo egiten dakiten moduan, kontzertu berezien programazioa ondu du udazken honetarako. Bihar, irailak 20, Bilbon hasiko da programazioa, eta Tolosan, irailaren 22an, emango dio jarraipena.

Nazioarte mailako talde mitiko eta gaur egunean musikaren eszenan maila gorenean dauden bandak izango dira talde gonbidatuak. Euskal Herrian egingo diren kontzertu bakarrak Tolosako Bonberenean eta Bilboko zenbait lokaletan antolatu dituztenak dira.

Hala, musika esperimentala edota grindcore estilo indartsua izango da protagonista Child Abuse New Yorkeko banda mitikoaren eskutik. Ban Skin Graft zigiluarekin kaleratu duen Imaginary enemy bere azken  lana dakar Euskal Herrira, eta euren hitzetan, diskoa “ez da material zaila, osasun mentalerako arriskutsua baizik. Surrealismo bortitza eta delirioaren adierazpide gorena da”. Oran Canfield  baterian, Eric Lau teklatu eta ahotsean, eta  Tim Dahl baxu eta ahotsean, George Benson eta  Man is the bastard banden estilotik edaten duen taldea da.

Bilboko Shake aretoan izango da hitzordua bihar, irailak 20. Eta Tolosako Bonberenean, igandean, irailaren 22an emango dio birak jarraipena. Kontzertu biak, 20:00etatik aurrera izango dira.

Gure Hitzak elkartea, 1999an hasi zen nazioarte mailako talde mitikoak Euskal Herrira ekartzeko kontzertuak antolatzen, eta bere ezaugarri nagusia beti izan da musika esperimental edota apustu arriskutsuen alde egitea, musika komertzialetik haratagoko apustuak eta proposamenak ekartzea, alegia. Horrela ikusten da udazken honetarako proposatzen dituen kontzertu birak ere, programatutako taldeen artean baitaude:  The Cosmic Dead eskoziarrak (Bonberenean, urriak 9);  Golden Oriole & Gaute Granli norvegiarrak (Bonberenean, urriak 15 eta  Bilbon, urriak 17) edota Mark Morgan (Bilboko MEM Jaialdian, eta Bonberenean (azaroak 8 eta 9).

Informazio osoa ikusteko, hementxe.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu