MUSIKA

Chick Corea eta Steve Gadd jazz musikariek Kursaalen joko dute gaur

Chick Corea jazz musikari ezagunak Donostiako Kursaal aretoan joko du gaur, 20:00etan, Steve Gadd Quartet bandaren laguntzarekin. Kursaalen arabera, “Pianista ez ezik teklista, konposagile eta talde-buru ere bada Corea, laugarren artista proposatuena da Grammy Sarien historian, 63 izendapen eta 22 sarirekin”.

Coreak 76 urte ditu, eta Kursaleen Steve Gadd bateria-jotzailearen laukotearekin arituko da. Gadd jazz eszenako bateria jotzailerik onenetarikoa da. “Modern Drummer eta Drummer World aldizkari espezializatuek munduko hamar bateria-jotzaile onenen artean aipatu izan dute eta, besteak beste, Paul McCartney, Paul Simon, Steely Dan, Joe Cocker eta Eric Claptonen mailako musikariekin aritu izan da”.

Coreak eta Gaddek hainbat disko grabatu dituzte elkarrekin: The Leprechaun (1975), My Spanish Heart (1976), The Mad Hatter (1978) eta Three Quartets (1981). Aurretik, “fusio elektriko nahiz rockeroen laborategia izan zen Return Forever hartan ezagutu zuten elkar”. Egun, musikari profesional ez ezik, lagun minak ere badira.

Steve Gadd Quartet ondoko musikariekin osatzen da: Beningo Lionel Loueké, gitarra; Ameriketako Estatu Batuetako Steve Wilson, saxoa eta flauta; Carlitos del Puerto kubatarra kontrabaxu eta baxu elektrikoa, eta Venezuelako Luisito Quintero perkusioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button