ARTEA

Mundua berriz asmatu

Rekalde aretoak eta Frac Aquitaine zentroak Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum artisten lana aurkeztu dute Bordelen. Kasu honetan,  Réinventer le monde erakusketaren bigarren zatia da han erakutsiko dena. Frac zentroaren bildumaren lan batzuk Bilboko Rekalde aretoan erakutsi ziren maiatzaren 22ra bitartean, eta orain trukerako txanda da. Bordeleko Frac Aquitaine zentroan ikusi ahal izango da obra hau, urriaren 4tik abenduaren 28ra bitartean.

Artistak Iratxe Jaio (Markina-Xemein, Bizkaia, 1976) eta Klaas van Gorkum (Delft, Herbehereak, 1975) dira, eta elkarlanean dabiltza 2001. urtetik.
Work in progress (2013) Bizkiako Lea Artibai eskualdean gertatzen da. Artistek kautxu-fabrika baten produkzio-prozesua azaltzen dute; bertan langileak —gehienak etorkinak— azpikontratatzen dira, beren etxeetan edo lantegi inprobisatuetan lana amaitu dezaten. Hala, eskultura modernisten kopiak egiten dituzte modu erdi-industrialean. Eskultura horiek, Jorge Oteiza euskal eskultorearen Klarionen laborategia lanari egiten diote erreferentzia (1972-1974).

Bestalde, Produciendo tiempo entre otras cosas lanean (2011), Jos van Gorkum Klaasen aitonak erretiratu zenean zuen zaletasuna berraktibatu dute. Itsasontzietarako helizeak egiten zituen fabrika batean lan egin ondoren, objektuak egiten hasi zen lankideek metalen soberakinekin egindako egurrezko tornu batean.

Proiektu bietan, produkzio-katea dago, izan ere, batean, tornua berriro jartzen dute martxan, eta, bestean, Lea Artibaiko emakumeak kontratatzen dituzte eskulturen kopiak egiteko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button