IKUS-ENTZUN

“Chez les basques” zikloa gaurtik aurrera, Bilbon

Iruñeko Baluarte eraikinean, joan den otsailean burutu zen Punto de Vista Nazioarteko Zine Festibalaren baitan abiaturiko Chez les basques izeneko zikloaren lagin bat Bilboko Bizkaia Aretoan erakutsiko da gaurtik aurrera, eta martxoaren 4ra bitartean.

Chez les basques programak (Bernardo Atxagaren hitzaldiak zabaldu zuena) Euskal Herriarekin lotutako antzinako zine-irudiak bildu nahi izan ditu, euskal gaiaren inguruan hausnarketa historikoa egiteko.
Zikloaren baitan Auguste Lumiére (1896, Les Rochers de la vierge), Louis Delluc (1920, Le chemin d’Ernoa), Maurice Champreux (1930, Au pays des basques), Herbert Brieger (1944, Im lande der basken), Orson Welles (1955, Around the world with Orson Welles. Pays Basque I-The basque countries eta Pays Basque II-La pelote basque), Hubert Knapp (1958, Le cure basque de Gréciette eta Croquis en Soule), Jean-Dominique Lajoux (1980, Maskaradak), eta Otar Ioselliani (Euskadi eté 1982) zuzendarien lanak topa daitezke.

Hortaz, gaurtik aurrera, Chez les basques deritzon ziklo honen zati bat izango da ikusgai Bilboko Bizkaia Aretoan eraikinean, Kulturbasque EHUren kultur-programazioaren barruan. Gaur berton ere, Bernardo Atxagak hitzaldia eskainiko du.

Programazioaren gaineko informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button