MUSIKA

Cheap Time talde estatubatuarrak Bermeon joko du bihar

Cheap Time Nashvileko (AEB) hirukotea da. Jeffrey Novak konpositore, abeslari eta gitarrista du buru. Novak eta Be Your Own Pet taldeko Jemina Perl (baxua) eta Nathan Vasquez (bateria) ziren hasierako hirukotea, baina azken biak, Spoiled Brat singlea grabatu ondoren, taldetik irten eta Stephen Baren (baxua) eta Jon Sewell (bateria) sartu ziren. 60ko hamarkadako garage-psycho-rock, punk pop, power pop eta glam soinuekin, Buzzcocks, The Rolling Stones, The Who, Redd Kross edo MC5ren eragina nabari zaie. Lehen diskoa Cheap Time da, 2008koa. Oraintsu Fantastic Explanations (And Similar Situations) argitaratu dute, eta bira honetan aurkeztuko dute gure artean.

Los Steaks taldearen musika berriz, garaje soinu argiarekin eta punk eta musika koipetsuarekiko zaletasunarekin eginda dago. No Moon Album diskoarekin talde sendoa erakutsi zuten, gero eta jarraitzaile gehiago dituen estilo batean edonor harritzeko gaitasuna.
Beat Happening, The Beach Boys, Suicide edo The Gories aipatzen dituzte eraginen artean, eta orain aurkezten ari diren demo bat bukatu berri dute. Demo horretan pop giroak nagusitzen dira.

Nuntxaku Gauak-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button