Nontzeberri

Charles Chaplinaren zine-ondarearen atzera begirakoa, Iruñean

Charles Chaplin zuzendari britainiarrari eskainitako zinema-zikloa ondu da ekainaren 8tik abuztuaren 30era Iruñeko Kondestableko ekitaldi aretoan. Bere zine-ondare osoari emandako atzera begirakoa izango da, eta zortzi film egongo dira ikusgai, Chaplin zaleen gozagarrirako.

Hala, Iruñeko Udalaren eta Bilbo Arte Fundazioaren arteko lankidetza-hitzarmenari esker egingo den zine zikloak, honako filmak proiektatuko ditu hilabete honetan: ekainaren 8an, 20:00etan, Armas al hombro eta Días de perro film laburrak; ekainaren 15ean, Al sol eta Un día de juerga; ekainaren 22an, Vacaciones, Día de paga eta Peregrino; eta ekainaren 29an, El chico film mitikoa.
Uztailean eta abuztuan ere oparo dator egitaratua eta proiektatuko diren filmen artean izango dira, La quimera de oro, Tiempos modernos edota  El gran dictador bezalako film mitikoak.

André Bazin zuzendari handiak zioenez, Chaplinek sortutako pertsonaia omen zen bere arrakastaren arrazoia eta bere artea ez omen zen harriduran oinarritzen, baizik perfekzioan.

Zirkutik zine mundura salto egin zuen Chaplinek bere zine estilo propioa sortuz eta ikono unibertsal bihurtuz. Komiko handia zen Chaplin, baina  edonork ez bezala pertsonifikatu zituen tristura eta malenkonia ere.

“Behartsuen filosofia irudikatzen du, berak bazekielako zein ziren errepresentatu beharreko pertsonaiak; Nazismoaren goren puntua zetorren momentuan, Hitlerren karikatura egin zuenean bezala”, diote bere pertsonaiaren inguruan zikloaren antolatzaileek.

Zine zikloaren programazio osoa, hemen.

Exit mobile version