MUSIKA

Charenée Wade, Billy Hart, Joshua Redman, Michel Camilo eta Tomatitok osatuko dute Getxoko Jazzaldia

Getxoko 42. Jazzaldiak iragarri duenez, Charenée Wadek, Billy Hartek, Joshua Redmanek, Michel Camilok eta Tomatito gehituko zaizkie aurretik iragarritako Kenny Garrett eta Chano Domínguez artistei. Jaialdia uztailaren 4tik 8ra egingo da, eta 16 emanaldi bilduko ditu.

Charenée Wade abiatuko du jazzaldia uztailaren 4an. “Abeslari estatubatuarra etorkizun handiko izena da nazioarteko eszenan”. Uztailaren 6an, Billi Hart bateria-jotzaile estatubatuarra arituko da. “Jazz arloko bateria-jotzaile handienetako bat. Bere ibilbide luzean zehar, perkusionista amerikarrak ospe handiko artistekin jardun da elkarlanean, esaterako, Otis Redding, Montgomery Brothers eta Wayne Shorter”.

Bestalde, Joshua Redman (1969, Berkeley) saxo-jotzaileak laukote formatuan arituko da. “Redman  jazz eszenan nabarmendu zen 1991. urtean Thelonius Monk nazioarteko saxo lehiaketa ospetsua irabazi ondoren eta John Coltranen oinordekoa omen zen kritikarien ustez”.

Michel Camilok (1954, Santo Domingo) eta Tomatito (1958, Almeria) gitarra-jotzaileak osatutako bikotearen emanaldiarekin amaituko da jazzaldia, uztailaren 8an. “Bere ibilbidean zehar flamenko eta latin jazz nahasketa orekatua gauzatu dute”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button