IKUS-ENTZUN

“Chico y Rita” filma eta Caostica Kids

Chico y Rita (Fernando Trueba, 2010) filma proiektatuko da gaur Olabeagako Udaltegiko kanpoaldean. Animazio film hori dela eta zuzendaria bertan egongo da.

Aire zabaleko saioa gaueko 21:30ean hasiko da, eta zinegile madrildarraki egingo du aurkezpena. Ekimena, Kultura Kalez Kale udal programaren barruan sartzen da, eta aurten bere 60. urteurrena ospatzen duen FAS Zine Klubaren laguntza berezia du.

Berrogeiko hamarkadaren amaierako Kuban, Chicok eta Ritak maitasun istorio sutsua hasi zuten. Chico, jazzaz maiteminduta dagoen piano jotzaile gaztea da, eta Ritak abeslari handia izan nahi du. Fernando Truebak, Javier Mariscal diseinugileak eta Bebo Valdések euren indarrak batu zituzten, bizitasunez eta kolorez betetako film honetan.

Beste ekimen interesgarria ikus-entzunezkoarekin zerikusia duena Caostica Kids izango da. Hala, ekainak 15, larunbata, 12:00etan, belaunaldi berrien etorkizuna babesteko, Caostica Basurtuko Unibertsitate Ospitalera helduko da Caostica Kids-en bitartez; azken 10 urteotako Animaziozko Film Laburren hautaketa. Pediatria Saileko haurrak gozaraziko dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button