MUSIKA

Chain & The Gang taldeak Bilbon eta Donostian joko du

Ian F Svenonius musikari eta idazle estatubatuarraren egitasmoa da Chain & The Gang. Svenoniusek aurretik Washington DC hiriburuan finkatutako hainbat talde gidatu ditu, tartean, Nation of Ulysses, The Make-Up eta Weird War. Bakarka ere aritzen da Escape-Ism izenpean.

Bada, Chain & The Gang taldeak Bilboko Kafe Antzokian joko du hilaren 19an. Biharamunean, Donostiako Dabadaba aretoan izango da.

Ian F Svenonius da Chain & The Gangen buru, lider eta apaiz. Izan ere, estatubatuarrak sekulako erretolikak botatzen ditu kontzertuetan, emanaldiak gospel kutsuko mitin politiko bihurtzeko asmoz. Bere jarioan, 1960ko hamarkadako soinuak, soul, funk eta gospel, garage-punk kutsuko instrumentazioekin nahasten dira

Iaz, bi disko argitaratu zituen Chain & the Gangek: Experimental Music (Radical Elite Records) eta Best of Crime Rock (In The Red Recordings). Lehenengoa Detroit hiriko musikariekin grabatu du Svenoniusek eta orain arte plazaratu duen lan gordinena da. Horrekin batera, 2017an, bakarka, Escape-Ism izenarekin, grabatutako estreinako lan luzea kaleratu zuen Introduction To Escape-Ism (Merge Records), zeina Suicide taldearen ondaretik elikatzen den.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button