MUSIKA

Cecilio G eta Gorpuzkingzen trap erritmoak, Donostian

Trap musika estiloaren jarraitzaileek hitzordu interesgarria dute ostiralean, San Tomas egunean, Donostiako Dabadaba aretoan, 00:00etatik aurrera: Cecilio G (trap, punk, Bartzelona) eta  Gorpuzkingz (euskal trap, Euskal Herria). Bi horiekin batera, Blanco Nuclear eta Atodamadre arituko dira.

Dabadabak ondokoa iragarri du Bartzelonako trap artistaren harira: “Cecilio G behingoz Dabadaban! Eta egun top batean, San Tomasen hain justu. Orain dela egun batzuk espetxetik atera ostean, Espainiako hiri eszenako artista punkena izango dugu hemen. Hitz gordinak, produkzio lodiak eta batere konplexu ziztrinik gabe. Dena benetakoa. ‘Ceciliok beti irabazten duelako’, Boom!”.

Gorpuzkingz trap talde probokatzailea da. Hondarribiko ghettotik ateratako euskal traparen heroiak dira euskal kultura salbatzeko xedearekin. “Euskal trapa da, OSO zitala, eta BPG handiena duen lurraldeko herritik datoz. Gangsta bat izatea baldintza horietan ez zen inoiz hain zaila izan”.


Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button