IKUS-ENTZUN

Cave, Vegas eta Stuart Murdoch, MAZ jaialdiko zine zikloan

Datorren hilean, MAZ musika-jaialdia egingo da Basaurin. Ekimen horren baitan, musika ardatz duen ZineMAZ zine-zikloa ere egin ohi da.

Hala, aurten, hiru film aurkeztuko dira: 20,000 Days On Earth (Iain Forsyth/Jane Pollard, Erresuma Batua, 2014); God Help The Girl (Stuart Murdoch, Erresuma Batua, 2014) eta Antonio Vega: Tu voz entre otras mil (Paloma Concejero, Espainia, 2014), maiatzaren 7, 21 eta 28an hurrenez hurren.

20,000 Days On Earth filmak Nick Cave musikariaren fikziozko 24 ordu biltzen ditu. Pelikulak australiarraren prozesu artistikoaren erretratu intimoa egiten du, izan ere, filmak gorazarre egiten dio espiritu sortzaileari. Bi emanaldi izango dira, maiatzaren 7an, 20:00etan eta 22:00etan.

Maiatzaren 21ean, halaber, Belle & Sebastian pop bandako abeslari Stuart Murdoch-ek zuzendutako God Help The Girl musikala ikusi ahalko da, 19:230ean eta 22:00etan.

Azkenik, maiatzaren 21ean, Antonio Vega (1957-2009) musikari madrildarrari buruzko filma emango dute, Tu voz entre otras mil (Paloma Concejero, Espainia, 2014). Vega 2009an hil zen eta sekulako kantutzarrak idatzi zituen, bai bakarka, bai Nacha Pop taldearekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button