MUSIKA

Audience, Sex Museum, Hamlet, Rural Zombies eta Izaki Gardenak, Lekuek jaialdian

Martxoaren 6tik 13ra egingo da Gernikako Lekuek jaialdiaren hirugarren edizioa. Antolatzaileen esanetan, “herriko agente ezberdinen artean eta elkarlanen antolatuko dugu”.

Martxoaren 12ko egitaraua nabarmendu dute antolatzaileok. Egun horretan, talde eta artista garrantzitsuek joko dute Bizkaiko udalerriko hainbat eszenatokitan. Lizeo Antzokian, esaterako, Audience banda gernikarrak Jai Alai Blues diskoaren aurkezpena egingo du. Grabazio horrek izenburu bereko filmaren soinu-banda jasotzen du.

Horrekin batera, Sex Museum banda madrildar ezagunak bere 30. urteurrena ospatuko du Lekuek jaialdian. Espainiarrek Trinkete Antitxokon joko dute.

Euskal talde berriek ere parte hartuko dute jaialdian: Izaki Gardenak eta Rural Zombies taldeek  Astra Kulturarako Fabrika Sozialean. Bestalde, metal estiloak ere bere tokia izango du: Hamlet talde ezagunak Iparragirre Rock Elkarteko agertokian izango da.

Eguna biribiltzeko, beste bi emanaldi interesgarri izango dira: Kicking & Alive, Arima Tabernan eta The Bluestown Sheriffs & The Allnighters, Jai Alai Frontoian.

Gainerako egunetako kontzertuak ere azpimarragarriak dira: Anari, The Capaces, Perlak, Javi Pez, Aguxtin Alkhat…

Kontzertuak ez ezik, bestelako ekitaldiak ere bildu dituzte programan, tartean, film musikalen proiekzioa, Gernikako Zine Klubarekin lankidetzan: Martxoaren 8an Amy  (Asif Kapadia) eta 10ean, I feel good (Tate Tayylor).

Egitarau osoa: gernikakolekuek.com.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button