LITERATURA

Berak idaztitako ipuin antologia kaleratu du Zalduak

Berak izkiriaturiko lanetatik tiraka hartu ditu liburuan apailatu dituen testuak. Gaztelaniazko liburutik ere lau kontakizun hartu ditu eta beste guztiak Ipuin euskaldunak (1999), Gezurrak, gezurrak, gezurrak (2000), Traizioak (2001), Itzalak (2004) eta Etorkizuna (2006) liburuetatik hartuak dira.

Seguruenik ipuinik interesgarrienak metaturik etorriko da liburu hau, bere buruarekin oso kritikoa baita Zaldua, eta ez du utziko dorpekeriatarako lekurik. Tamaina guztietako testuak agertu ditu egileak, eta batzuetan mikro-ipuinetara ere hurbildu da modu minimalistan.

Liburuak ere Ur Apalategi idazleak ipuingintzaren gaineko testu kritikoa dakar hitzaurrean, zeinak balio erantsia ematen dion liburuari.

Ereinek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button