MUSIKA

Makala Band eta Anai Arrebak, Lasarte-Oriako “Xpressionk”-en

Lasarte-Oriako Xpressionk Kultura Alternatiboa programak hamar urte beteko ditu aurten. Hamarkada horren harira, musika egitarau oparoa ondu dute otsailean eta martxoan.

Hasteko, ostiralean, otsailak 22, Makala Jazz Funk Band eta Anai Arrebak taldeek joko dute Abend aretoan Disko Funk Gaua! lelopean. Emanaldia 23:45ean hasiko da.

Martxoari dagokionez, hitzordu musikalak hiru izango dira: 9an, Nia Moore King & The Bluebirds bandak jazz, funk eta soul doinuekin berotuko du Mendi Kafe Rock aretoa 20:00etatik aurrera. Egun berean, halaber, Oreindik taldea eta Blami disko jartzailea izango dira Jalgi Kafe Antzokian, 23:00etan. Lehenengoek Berdinelite izenburuko lana aurkeztuko dute.

Azkenik, martxoaren 16an, Giosgio Bassmatti pop musikari donostiarrak Siglo 20 aretoan joko du, 20:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button