MUSIKA

Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdia abian da

Atzo hasi zen NAK 2016 Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdiaren bigarren edizioa. Jaialdiak sormen berriko proposamenak aurkeztuko ditu larunbatera arte. Horretarako, askotariko ekitaldiak ondu dituzte: tailerrak, hitzaldiak eta kontzertuak. Ekimena Garaikideak, Musika Garaikideko Zentroak, sustatu du beste erakunde batzuekin lankidetzan.

Hala, gaur bertan, Civivox Condestable aretoan, hitzaldi bat izango da, 18:00etatik aurrera: Soinuan, ekintzailetzako proiektuak musikaren esparruan. Iluntzean, 20:00etan, Huarte Zentroan, Fundación Atena / Cmc Garaikideak arituko dira, Paulino Otamendi Kamera Orkestrarekin elkarlanean, Kosmos 2.0 aurkezteko.

Hurrengo egunetan izango diren beste ekitaldi batzuk hauexek dira: elektronika musikalari buruzko tailerra, Javier Ucar Amsia-ren eskutik: Sintetizadore modularrak: jatorri analogikoak eta eboluzioa; Urtzi Iraizozen hitzaldia, Musika garaikidea eta txistua, eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta CMC Garaikideak-ek aurkeztuko duten Soinu Beltzak egitasmoa Federico Garcia Lorcari eginiko omenaldia, besteak beste.

Egitarau osoa: nakfestival.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button