LITERATURA

Carole Paternan politologo feministaren “The Sexual Contract”, euskaraz

Elkar argitaletxeak eta Jakinek bultzatzen duten Eskafandra bilduma feministaren barruan, Carole Paternan politologo feminista eta idazlearen The Sexual Contract argitaratu da euskaraz (Kontratu sexuala). Itzulpenaz Maialen Berasategi arduratu da.

Carole Patemanek Kontratu sexuala bere lanik esanguratsuenean honakoa hau esaten du:  “Iraultza frantsesak «liberté, egalité, fraternité» aldarrikatuz ezarritako ordenak kontratu soziala jarri zuen indarrean, ustez askatasunean, berdintasunean eta elkartasunean oinarritzen zen ituna. Baina kontratu soziala ez da askatasunez egiten, ez berdinen artean, ez eta adostasunez ere, ez bada anaidiaren barnean; fraternité ez baita elkartasuna, anaien, gizonen, arteko aliantza baizik. Kontratu soziala libertateari buruzko fikzio politiko bat baino ez da; kontratu sexuala, berriz, menderakuntzari buruzko historia bat. Berez kontratu soziala itun sexual-sozial bat da, gizonezkoek emakumeen gorputzez jabetzeko itundua duten sexurako eskubidea duelako oinarri. Kontratu soziala patriarkatua iraunarazteko itun bat da, eta, horretarako ezkontza, enplegu, prostituzio eta haurdunaldi subrogatuaren kontratuak baliatzen ditu”. Horixe dio sinetsita baitago “demokrazia, sozialismoa eta askatasuna iristeko patriarkatuaren sustraiak azaleratu eta bide antipatriarkal berriak pentsatu behar direla”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button