ARTEA

Carmiña Dovaleren ibilbideak, Mikelazulon

Carmiña Dovale arkitektoa da eta egun irakasle dihardu. Oreretako Mikelazulo Kultur Elkartean jarri duen erakusketa ibilbidearen inguruan egituratu du; ibilbidea forma grafiko gisa jorratu du, hain zuzen ere. Erakusketa ikusgai dago maiatzean.

“Gure bizitza ibilbide luze batean laburbil daiteke, non hasierako puntua jaiotza izango litzateke, eta amaierakoa, berriz, heriotza. Bada, nik nahiago izan dut arreta ibilbide txikietan jartzea, egun bateko ibilbidean, ordu batzuetakoan edo zenbait minututakoan”, esan du artistak.

“benbora aldetik ibilbideak laburrak izateagatik ez dira bihurgune gutxiagokoak. Une batzuetan, adibidez, zapaltzen dugun lurrak baldintzatzen du ibilbidea, ibilbide batzuetatik, gainera, ezinezkoa da ihes egitea. Une txikietan konposatzeak daukan gauza on bat da beti dagoela puntu berri bat proposatzeko aukera berriro hasteko”, azaldu du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button