IKUS-ENTZUN

“Comoara” film errumaniarra aurkeztuko du Kresala zineklubak

Donostiako Kresala zineklubak Corneliu Porumboiu zinegile errumaniarrak filmatutako Comoara (2015) pelikula pantailaratuko du gaur, Trueba aretoetan, 19:30ean.

Mikel G. Gurpegui zine-kritikariak aurkeztuko du emanaldia. Fabula itxurako komedia da Comoara, eta 2015eko Donostiako Zinemaldiaren Zabaltegi sailean aurkeztu zen.

Kresalaren arabera, “komediaz jositako ipuin bat da (Comoara), harribitxi txiki bat, Errumaniako zinemak azken urteotan duen uzta onaren erakusgarri bat”.

Filmak hauxe kontatzen du: Costi lasai bizi da, sei urteko semeari ipuinak irakurtzea gustatzen zaio, lo egin baino lehen. Gau batean baina, auzokide batek sekretu bat kontatuko dio, antza, altxor bat dago lurperatua auzokidearen aitona-amonen lorategian. Hala, Costik metal-detektagailu bat alokatzen badu, auzokideak altxorraren erdia emango dio. Bi lagunek asteburu bakarra izango dute altxorra aurkitzeko.

Informazio gehiago: kresalazinekluba.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button