ARTEA

Carmen Calvo artistaren “Ametsa akabatzea” erakusketa, Donostiako Kubo aretoan

Gaur hasita, otsailak 8, eta maiatzera bitartean, Donostiako Kubo aretoak Carmen Calvo artistaren Ametsa akabatzea erakusketa izango du ikusgai.

Kubo aretoak igorri digun oharrean, artistaren gaineko zertzeladak agertzen dira bai eta bere lanaren kontzepzioa: “Artistak berak eta Alfonso de la Torre komisarioak aukeratutako obrek sortzaile kontzeptual honen unibertso berezian barneratzen gaituzte, egiteko modu berezi eta konplexu bat izanagatik publiko zabalak ulertzen duena, modu natural batean konektatzen baitu artistaren mezu konprometitu eta sarritan emotiboarekin.
Erakusketa ez dago kronologikoki antolatuta, afinitate joko baten bidez baizik, multzoa erraz ikusteko aukera ematen duten areto handietan, eta bisitari bakoitzaren esku dago zer ordenatan ikusi. Piezak kokatzeko modu horrek elkarren ondoan jartzen ditu hainbat garaitako obrak edo teknika desberdinez eginikoak, eta agerian uzten du horrek Carmen Calvoren lanaren erabateko koherentzia. Gehikuntza, collage, batuketa, interbentzioa, objektua… artistaren lana definitzen duten hitzak dira, eta presente daude erakusketaren obra bakoitzean”.

Artistari buruzko datuak eta bere obrak, hemen kontsultatu eta ikusi ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button