ESZENA

Carlota Ferrer eta Andrés Limaren antzezpen tailerretan izena emateko epea zabalik dago Gasteizen

Carlota Ferrer eta Andrés Lima aparteko maisuek  gidatutako tailerrek ginga jarriko diote Gasteizko Antzerki Eskolaren 40. urteurrenari. Porpol Antzerki konpainiak antolatu eta Arabako Foru Aldundiak babestutako udazkeneko topaketak, bi ekimen nagusi jasoko ditu aurten.

Andrés Lima zuzendari zein antzezlearen tailerra lehena izango da, ostirala, azaroaren 2tik igandea 4ra, eta hiru egunetan zehar antzezpena  jorratuko duena. Antzezpen tailerra 15 ordukoa izango da eta  “La cualidad” kontzeptuaren inguruan ibiliko da. Bertan, zuzendariek ere parte hartzeko aukera izango dute entzule gisara.

Azken bi hamarkadatan antzerkigintzan erreferente bihurtu da Andres Lima.  Antolatzaileen esanetan, “Shakespeare, Pinter edota Milerren testuak zein Mayorga, Cavestany edo Alberto San Juan gertuagoko egileen lanak hazi egin dira zigilu pertsonala duen sortzaile honi esker”. Izan ere, estatuan estreinatu berri duen Moby Dick antzezlana ekarriko du Limak Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdira  aurten azaroaren 2an eta bertsio berritu horri esker, lau Max lortu zituen zuzendaritza arloan, Animalario konpainiarekin.

Bere aldetik, Carlota Ferrerrek  antzezpenari buruzko beste monografiko bat proposatuko du, abenduaren 5etik asteazkena 9ra igandea,  diziplina anitzeko sormenetik bideratua egongo dena. Bertan, dantza eta antzerkia uztartuko ditu zuzendariak, edertasunaren ideiaren inguruan. Monografikoak,  bost egunetan zehar izango dira,  25 orduko iraupena izango du.

Carlota Ferrer, gaur egungo antzerkigintzan begirada berrien artean, egile nagusietako bat da eta Esto no es la casa de Bernarda Alba Lorcaren lanaren bertsio mamitsua aurkeztuko du Gasteizeko Antzerki Jaialdira, gaur urrriak 19 20:30ean Principal Antzokian.

Tailerretan parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea, eta epea zabalik dago. Informazio gehiago Eszena-Arte-tailerreko webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button