ARTEA

“Capitan Trueno” komikiari buruzko erakusketa Gasteizen

Espainian 50eko hamarkadaz geroztik oso ezaguna egin zen Hirugarren Gurutzadaren sasoian garatzen den Capitan Trueno komikiaren gaineko erakusketa paratu dute Caja Vital Kutxaren Fundazio Aretoan. Trumoi kapitaina, gure heroia izeneko erakusketa zabalik dago otsailaren 12ra bitarte.

Capitan Trueno pertsonaiaren eta Goliath eta Krispin bere lagunen abenturak 1956. urtean argitaratu zituzten estreinakoz Victor Mora gidoigileak eta Miguel Ambrosio Ambros marrazkilariak.

Gasteizen ikus daitekeen erakusketan komikiaren ibilbide historikoaz goza daiteke. Izan ere, Bruguera/B argitaletxeak utzitako garai guztietako makina bat orijinal paratu dituzte, tartean, istorioak, garai guztietako bilduma inprimatuak, dokumentuak eta argazkiak.

Erakusketan, gainera, komikietako pertsonaiaren inguruan berriki estreinatu den filmaren attrezzoa eta arropak ikus daitezke. Filma Antonio Hernandezek, eta aktore lanetan Sergio Peris-Mencheta eta Natasha Yarovenko aritu dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button