IKUS-ENTZUN

“Caostica”, nazioarteko film labur eta bideoklip jaialdia ekainean, Bilbon

Ekainaren 1etik 10era ondu den aurtengo egitarauak 17 herrialdetako 55 ikus-entzunezko lan aurkeztuko ditu lehiaketako atal ofizialean, eta Caosticako epaimahiko kideek lan horien artetik onenak aukeratu beharko dituzte. Aurtengoan Edna Campos, Mexiko Hiriko beldurrezko Macabro jaialdiko zuzendaria, María Ptqk, ikerketa artistikoan aditua, eta Aitor Gutierrez zinema zuzendaria, gidoilaria eta errealizadorea izango dira epaimahaia osatuko dutenak.

17. edizio honetan antolatutako emankizunez gozatzeko egoitzak ondorengoak izango dira: Caostica Elkartea, Sarean Elkartea, Bilborock, Bilboko Berreginen Museoaren San Frantziskoko Komentuaren Aztarnategia, Yimby Ercilla eta La Ribera Bilbao. Gainera, Gurutzetako Ospitale Unibertsitarioan, bertan dauden umeentzat eta bertako pertsonalarentzat proiekzio berezi bat emango da aurtengoan.

Zenbait musika talderen bideoklip ikusteko aukera ere paratu dute antolatzaileek edizio berrian. Hala, Archive, Soziedad Alkoholika, La Pegatina, Niña Coyote eta Chico Tornado edota Atom Rhumbaren bideolanak izango dira ikusgai beste batzuen artean.

Gainera, ondorengo ekimen paraleloak ere ondu dituzte aurten, esaterako: Bumayé! Cabezafuegok eta Beatroz Sánchezek burututako espektakulu ‘lisergiko-martziano bat’; Mexikoko beldurrezko zinemaren inguruko hitzaldi bat Edna Camposekin; Kubricken zineman muntaiaren garrantziaren inguruko master class bat, Bartzelonako ESCAC eskolako Joan Marimón y Marc Mitjà irakasleekin; Freaks, la parada de los monstruos filmaren proiekzioa Andrés Truna Valentziarraren zuzeneko musikaren laguntzarekin; La vida y usted (Astiberri) Paco Alcázar-en azken komikiaren aurkezpena; edota umeentzako animaziozko laburren  proiekzioak.

Doppelgängren Bizarre Party festa izango da larunbatean, ekainaren 8an, Bilborocken. Bertan, sari banaketa ekitaldiaz gain, “zinemaren munduko eta kultura herrikoiaren bikoitz kutreei, kopia merke eta marka zuriei omenaldi egingo zaie”, antolatzaileek azaldu dutenez. Hala, film labur batzuen proiekzioaz gozatzeko aukera ere egongo da bertan, eta  Miguel Costas, Siniestro Total eta Aerolíneas Federales taldeen kontzertuaz gozatzeko aukera izango da, Peon Kurtz DJ-aren eta RGB Lover VJ-ren emanaldiekin batera.

Amaiera, astelehenean, ekainaren 10ean, Ribera kaleko 20. zenbakian egingo den Caostica 17. edizioko palmaresaren proiekzioek itxiko dute.

Caosticako ekimen guztien xehetasunak, hemen.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button