Nontzeberri

Caostica jaialdia abian da

Iragan asteazkenean hasi zen Bilboko Caostica film laburren, bideoklipen eta animazioko lanen hamabigarren jaialdia, Bilbon. Asteazkenean, inaugurazio ekitaldia izan zen, eta ostegunean emanaldia aire librean. Gaur, ostirala, beste proiekzio bat izango da Bilboko Arenalean jarri duten oholtzan.

Emanaldi horretan lan hauek pantailaratuko dira: Como Su Padre, Toni López Bautista; Mi vida es el cine, Fernando Cayo eta Bogdan Toma; The Baskles, Adrian Agrelo; Villanos Digitales, David Sainz; Jealousy (Yellow Big Machine), Andrea Martínez eta Roberto Villar; Hotzanak, Izibene Oñederra; Nuestra arma es nuestra lengua, Cristian Cartier; Home, Julien Le Goff; La Gallina, Manel Raga; eta, amaitzeko, Ratonera (Amaral), Alberto González Vázquez. Proiekzioa 22:00etan hasiko da.

Larunbatean ere beste emanaldi bat izango da, 20:00etan, Bilborock aretoan. Egun horretan, gainera, festa ere izango da emanaldia eta gero, izan ere, Valentziako Wau y Los Arrrghs! garage-rock taldeak joko du.

Astelehenean, azkenik, jaialdiko lan irabazleak proiektatuko dira UPV/EHUko Paraninfoan, 20:00etan.

Egitarau osoa: caostica.org.

Exit mobile version