LITERATURA

“Bertsoak Versus” izeneko saioa, Gasteizen

Gasteizen garatzen ari den Poetak Maiatzean 2019 jaialdiaren barruan, bertsolariak eta poetak bilduko dira gaur Bertsoak Versus, izeneko saioan.

Bertsolariak Andoni Egaña, Aroa Arrizubieta eta Asier Otamendi izango dira, eta poetak, Leire Bilbao, Edu Zelaieta eta La Basu. Guztiak, Maite Berriozabal gai-jartzailearen aginduetara.

Duela aste batzuk, Edu Zelaieta idazleak Mundutik mundua izeneko liburu berria aurkeztu zuen, Pamiela argitaletxeko lagunekin batera. Zutabegile gisa egindako lanarekin lotuak daude liburu honetako kronikak. Zelaietaren dira Jendakiak urruneko familiatan (2002), Mugaldekoak (2004), Aldaira urdinak (2010) eta Ispilu biluziak (2016). Mugaldekoak taldean ere aritzen da, eta hiru disko publikatu ditu literaturaren eta musikaren arteko uztardura baliatuta.

Saioa, 19:30ean izango da, Vital Fundazioa Kultur aretoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button