IKUS-ENTZUN

“Caostica 17”, Nazioarteko Film Labur eta Bideoklip Jaialdia

Caostica Jaialdiak bere oinarriak haizatu ditu. Egileak nahi beste film labur aurkez ditzake, beti ere 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoiztu badira.

Honako atalak eta sariak osatu dira: Bideozinema atala, fikzio laburmetraiak. dokumentalak ez, eta gehienez 20 min, eta saria 1.000 €; Bideoklip atala, gehienez 10 min eta saria 1.000 €; eta  Animazio atala, edozein animazio teknika, gehienez 20 min, eta saria 1.000 €.
Sariak epaimahai profesional eta independente batek emango ditu. Beste alde batetik, Caostica elkarteak euskarazko lan hoberena sarituko du garaikurra eta 500€ko diru-laguntzaz

Hemen duzu gonbite zoroa: “Plazerra da guretzat, Caostica 17 Laburmetrai eta Bideoklip Internazionalaren Jaialdiaren araudia eskuragarri duzuelako berria ematea. Beste urte batez, Caosticak NeoBilbaogo erraiak jipoituko ditu bizarrotasun kementsuz. Pozarren daukagu sabelpea zuen sormen mamitsuak jasoko ditugula jakinda.
Bizitza luzea moztu gabeko zeluloidearentzat!!! Bizitza luzea minaren brigadentzat!!! Inskripzio epearen bukaera: apirilak 15!!!”

Baldintza guztiak, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button