ARTEA

“Canvas & París” erakusketa kolektiboa, Iruñean

Iruñeko Canvas galeriak Canvas & Paris izenburuko erakusketa kolektiboarekin irekiko du ikasturte berria. Urriaren amaieran Parisko Cutlog ferian Canvas galeria ordezkatuko duten artisten lanekin osatu da erakusketa. Iruñeko galeriak, hain zuzen, Inaprensible erakusketa aurkeztuko du Parisen.

Diziplina anitzeko zazpi artisten lanak jasotzen dira erakusketan: Koldo Agarraberes (Iruñea, 1967) pintorearen lan tribalak; Adriana Ibargoyenen (Donostia, 1983) paisaia post-kubistak; Maria Jiménezen (Iruñea, 1978) ehun organikoak; Pedro Marco (Iruñea 1968) egiturak naturan; Gonzalo Nicuesaren (Iruñea, 1976) zeinu urbanoak; Javier Sotoren (Iruñea, 1960) argi eta alabastrozko eskulturak; eta, azkenik, Leire Urbeltz (Iruñea, 1985) sorkuntza lan fantastikoak.

“Gertutasun geografikoaz harago, Artista hauek garaikidetasun antzemanezin baten ozeanoak baino ez ditu elkar lotzen, bai eta ozeano hori ustiatzeko nahiak ere”. Horren harira, teknologia digitalak oinarrizko funtzioa betetzen du, arte plastikoetako faktore apurtzaile gisa: “Panorama garaikidean artista orok barneratu, arbuiatu edo negoziatu behar duen keinu tekniko gisa”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button