ESZENA

Azpeitiko Antzerki Topaketetan proiektuak aurkezteko deialdia

Azpeitiko Udal Kultura Sailak bertako Antzerki Topaketetan proiektu berriak aurkezteko epea ireki du, martxoaren 15etik apirilaren 15era.

Deialdi honetara aurkeztu ahal izateko, Euskal Herriko taldea eta antzezlana euskaraz izatea eskatzen da. Aurkeztuetarikoen artetik aukeratuko diren antzezlanak azaroan taularatuko dira Euskal Antzerki Topaketetan.

Deialdiaren baldintzetan honakoak ere eskatzen dira: obraren aurkezpena, eta horrekin batera  lanaren sinopsia; fitxa tekniko eta artistikoa, eta material grafikoa.

Proiektuak Azpeitiko Udaleko harreran, Udal Kultur bulegoan edo kultura@azpeitia.eus helbidean aurkeztu daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button