ESZENA

Campos Eliseos antzokiko oihala irekiko da laster

Programaziaren ikuskizun nagusia dantza izango da, martxoaren 11n bertan Kukai konpainiak lehen aldiz eskainiko du Jon Mayak eta Pantxika Telleríak zuzendutako (SOK) 2 azken koreografiako pasarte bat. Erabateko estreinaldia, ordea, martxoaren 12an, ostirala, egingo da Bilboko Nazioarteko Dantzaldiaren amaieran, bere XI. edizioan. Gaztetxoek ere euren ohiko antzerkia edukiko dute martxoaren 14an, igandea, saio bikoitzean: Txirri, Mirri eta Txiribiton.

Lehen asteburuaren ondoren, 365 Jazz Bilbao zikloa hasiko da, Don Byronek martxoaren 15ean eskainitako emanaldiaren eskutik. Leioako Kantika abesbatzak disko berria aurkeztuko du martxoaren 16an eta 17an. Víctor Manuelek eta Benito Lertxundik, ordea, bigarren asteburua beteko dute.
Martxoaren amaieran, Guridi maisuaren El Caserío egongo da entzungai, eta, martxoaren 29an, astelehena, Remedios Amayaren emanaldia eskainiko da Ars Sacrum zikloan.
Apirileko ikuskizunen artean, jazz gehiago egongo da, Charlie Hadenen eskutik. Veronica Forque eta Woody Allenen Adulterios lanari buruz daukan ikuspegia Campos antzokian egongo dira apirilaren 10etik 11rako asteburuan. Apirilaren amaieran, Grease musikala iritsiko da Bilbora, Madrilen estreinatu eta Bartzelonan egon ondoren.
Maiatzean, ordea, El Circo de los Horrores helduko da. Manuel Carrasco kantariak Inercia azken lana aurkeztuko du. Besteak beste, honako hauek etorriko dira ekainean: Anthony Blake magoa, Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Panchos edo Jorge Drexler kantari uruguaiarra. Jose Sanchis Sinisterrak gizakien bizi-borrokari buruz idatzitako El Cerco de Leningrado antzezlana ikusi ahal izango da apirilaren 12an, larunbata eta apirilaren 13an, igandea.
Ikusten denez, denetarik.

SGAEk bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button