ESZENA

“Cafe Bar Bilbao” Teatro Laburreko saridunak

Cafe Bar Bilbaok eta Tartean Teatroak 2019ko Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko irabazleak aukeratu ditu. Euskarazko gidoirik onena Goiatz Labandibarrek jaso du Salaketa lanagatik, eta gaztelaniazko gidoirik onena Javier Diez Carmonak idatzi du, Digresiones de don Quijote y Sancha.

Cafe Bar Bilbao sari horren 17. edizioan, 25 gidoi jaso dira, hauetatik 17 gazteleraz eta beste 8 euskaraz izan dira. Sari bakoitzeko irabazleek 800 euro jasoko dituzte eta, antzezlanak Cafe Bar Bilbaoren web orrialdean publikatuko dira.

Bestetik, Lautan Hiru Bilboko Zazpi Kaleetako antzerki laburreko jaialdiaren baitan, Goiatz Labandibarren Salaketa antzezlanaren irakurketa dramatizatua egingo da datorren otsailaren 6an, Cafe Bar Bilbaon, gaueko 20:00etan.

Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko sari honen ezaugarri nagusia “formatu txikira egokitzen diren antzezlanak laguntzea da. Honek esan nahi du, antzezlanaren beharrizan teknikoak eta artistikoak txikiak izan behar direla eta, banaketa eta ekoizpen errazekoak”.

2002tik, Cafe Bar Bilbaok urtero zabaldu du sari ezaguna eta, idazle eta dramaturgo ugarik jaso dute dagoeneko merezitako aitortza. Hauen artean: Arantxa Iturbe, Lutxo Egia, Pako Aristi, Imanol Ituño de Miguel, Teresa Calo, Gaizka Sarasola, Mikel Mikeo, Fredi Paia, Galder Perez, Txema Trujillo edota Aizpea Goenaga.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button