ESZENA

Café Bar Bilbao Antzerki Laburreko XII. Gidoi Lehiaketaren saridunak

Idoia Garzesek eta Teresa Calok irabazi dute Café Bar Bilbao Antzerki Laburreko XII. Gidoi Lehiaketa. Idazle sarituek 1.200 euro jaso dituzte.

Hamabi urte pasatu dira lehen edizioa abiatu zenetik, eta helburua ez da aldatu, “gidoigintza eta formatu txikiko antzerkia bultzatzeko eta pieza laburrak idazteko saritxoa da hau” esan zuen Mikel Markez aktore sustatzaileak.
Idoia Garzesen Buruaz norbere egin lan suertatu da irabazle euskarazko atalean. Idoia Garzes Aldazabalek (Lasarte-Oria, 1973) Kazetaritza ikasi zuen EHUn eta, tarteka, erredaktore gisa lan egin izan du Euskal Telebistako hainbat saiotan. Buruaz norbere egin antzezlana bi emakumeren arteko elkarrizketa da, bere buruaz beste egin beharrean euren bizitzari berriz ekiteko kemena topatzen dutenak.

Teresa Calok irabazi du La plancha o la vida lanarekin, gaztelaniazko modalitatean. Egile hau 1995ean hasi zen antzerkia era profesionalean idazten, eta horretan dihardu, baita aktore-lanetan ere. Sei antzezlan argitaratu ditu, eta honako hau du laugarren saria. La plancha o la vida du izenburua, eta bikote idealaren itxura duten emakume bat eta gizon bat dira protagonistak.

Aurten 23 lan aurkeztu dira gaztelaniaz eta 11 euskaraz.
Lan irabazleak Café Bar Bilbaoren webgunean argitaraturik dituzue.

Bestalde, martxotik aurrera Pabellón 6 aretoak antolatzen dituen Antzerki Arinaren III. Jardunaldiak  lagunduko ditu Café Bilbaok, Produkziorako Sari bat emanez. Diru horrekin, Café Bar Bilbao Antzerki Laburreko Gidoi Lehiaketan saritutako testuren bat eszenaratu beharko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button