ESZENA

“Cabaret Magritte”

Bizkaiko Antzerki Ikastegia antzerki eskolaren 15. urteurrenaren harira, Fer Montoyak eginiko Cabaret Magritte obra ikusi ahalko da Barakaldoko Antzokian maiatzaren 24an eta 25ean.

Ikuskizuna Bizkaiko Antzerki Ikastegiko laugarren mailako irakasleek antzeztuko dute.

Quim Monzó idazlearen El porqué de las cosas izeneko testuan oinarritzen da antzezlana, eta krisian dagoen kabareteko konpainia baten nondik norakoak kontatzen ditu. Komedia honetako protagonisten harremanetan fikzioa eta errealitatea uztartzen dira.

Barakaldon ez ezik, antzezlana Bilbon ACT Jaialdian ere antzeztuko dute: ekainaren 2an Bilborocken, 19:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button