ESZENA

“Cabaret Chihuahua” berriz, Pabilioi 6 aretoan

Bilboko Pabilioi 6 aretoan hil honetarako programazioa ondu dute, eta  beste antzezlan batzuen artean Cabaret Chihuahua berriz ikusi ahalko da.

Gaur eta bihar (abenduak 14 eta 15), Nola saldu heriotza izeneko ikuskizuna programatu da, eta bertan tragedia pertsonalez beteriko komedia bat oholtzaratuko dute; “arlo profesionala eta pertsonala nahasten dituzten hainbat gatazka eta frustrazioz beteriko gurariak”. Josu Angulo Anthonisen, Gorka Minguez, Aitor Fernandino, Graciela Doniz, Sara Barroeta, Aitor Borobia, Alex de la Peña eta Iñaki Urrutia dira protagonistak.

Beste aldetik, Teatro del Norte taldeak Anton Chejoven La Gaviota egingo du, abenduaren 19 eta 20.

Eta Cabaret Chihuahua txalotua ere ikusteko parada egongo da, abenduaren 22, 23, 26, 27, 28, 29 eta 30ean, eta urtarrilean beste saio batzuk ere programatu dira. “Viva México, carajo!! oihu jalapeñarra entzungo dugu berriz Cabaret Chihuahuan, abesti, dantza eta barre algaraz osatutako entxilada; ahoan bilorik gabe egindako musikala; bizi pozaren “corridoa”; zoriontasun ulu gartsuaz amaitzen dena. Krisi garaiotan gogo txarraren kontrako festa, makroekonomiaren baitako iruzurgile eta haien tranpa zekenek eragindako amorrua arintzeko errezeta. Bizi-bizi gaudela ospatu dezagun!”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button