BERTSOTAN

Busturialdeko eta Uribe Butroeko onenak

Xabier Enbeita Ibarrak irabazi du Busturialdeko Bertsolari Txapelketako finala, eta Malen Amenabar Larrañagak jantzi du txapela Uribe Butroeko finalean.

Ander Elortegik eta Xabier Enbeita Ibarrak puntuazio berdina lortu zuten Busturialdekoan. Biok jokatu zuten buruz burukoa, baina azkenean, Enbeitak jantzi zuen txapela.

Gernika-Lumoko finalean Ander Elortegi Garatea, Jon Rementeria Larruzea, Julen Erezuma Arzanegi, Julen Ibarguengoitia Ordorika, Koldo Gezuraga Seijido eta Xabier Enbeita Ibarra bildu ziren giro polit batean.

Beste aldetik, 100 bertsozaletik gora elkartu ziren Zamudioko parke teknologikoko barku eraikinean Uribe Butroeko Bertsolari Txapelketako finalean. Aitor Esteban Etxebarria, Beñat Vidal Gurrutxaga, Inazio Vidal Gurrutxaga, Jone Larrinaga Dañobeitia eta Peru Vidal Gurrutxagaren aurretik, Malen Amenabar Larrañagak jantzi zuen txapela. Horrela, udagoieneko Bizkaiko Txapelketarako zuzeneko txartela lortu du Larrabetzukoak.

Hurrengoak honakoak dituzue: Lea-Artibai, maiatzak 17, Ziortza-Bolibarren, frontoian, 17:30ean; Durangaldea; maiatzak 18, Berrizen, kultur etxean, 17:30ean; Uribe Kosta, maiatzak 24, Getxon, Algortako Fadura kiroldegiko aretoan, 17:30ean, eta Enkarterri/Ezkerraldea, maiatzak 31, Zallan, aretoan, 17:30ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button