Nontzeberri

Busturialdeak aurrera egin du “Bertsolari Gazteen BBK Sariketa”

Atzo aurkeztu zen sariketa, eta gaur berton Barakaldon izan da lehen saioa, Busturialdea eta Enkarterri/Ezkerraldea taldeen artean.

Betiko lez, saioa giro ezin hobean egin da eta lan guztiak amaitu ostean, puntu gehien batu dituen taldea Busturialdea izan da. Sariketa honetako saioak sailkapen-izaerakoak dira, beraz, irabazlea finalaurrekoetara sailkatzen da eta beste taldea kanporatuta geratzen da.
Hortaz, Busturialdea taldeak martxoaren 16an Iurretan jokatuko den lehenengo finalaurrekorako txartela lortu du.

Bihar, hilak 4, Arratia eta Durangaldea taldeak neurtuko dira Igorreko Arratia institutuan, 11:30ean. Datorren astean beste bi saio egingo dira: Mungian (martxoak 9) eta Markina-Xemeinen (martxoak 11).

Sariketa honetan Arratia, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri/Ezkerraldea, Hego Uribe, Lea Artibai, Uribe Butroe eta Uribe Kosta eskualdetako bertsolariek hartuko dute parte.

Exit mobile version