IKUS-ENTZUN

Buster Keaton aktorearen inguruko zikloaren azken emanaldia

Donostiako Tabakaleran (ekainak 27) eta Bilboko Arte Ederren Museoan (ekainak 29 ),  Euskadiko Filmategiak (Cineteca di Bologna, Tabakalera eta Bilboko Arte Ederren Museoaren lankidetzan) Buster Keaton aktore handiari eskainitako zikloaren azken emanaldia ikusteko aukera egongo da: Steamboat Bill, Jr. (Buster Keaton eta Charles Reisner, 1928). Josetxo Fernandez Ortega de Jaureguik zuzeneko musika jarriko dio filmari.

Filmak honako trama kontatuko du: Hirian ikasketak egin ondoren, itzuli egin da Willie, aitari Mississippi ibaiko garraio-lanetan laguntzeko. Baina bere aitaren lehiakidearen alabarekin maitemindu da… Keaton sasoi betean eta bizia arriskatzen, gag hoberenak lortzeko.

Euskadiko Filmategiaren hitzetan, “Azken hiru urteetan, Buster Keatonen filmen zaharberritze zoragarriak ikusten ari gara, Cineteca di Bolognak eginak. Chaplinekin egin zuten, eta Keatonekin ari dira orain. Haren zinema inoiz ez bezala ikusten da, Cecilia Cenciarelli bezalako profesionalen lanari esker. Euskadiko Filmategiarentzat, beraz, oso berezia eta oso maitatua da ziklo hau: zinematografoaren maisu honen obraren bidez, kultura zinematografikoa zabalduko dugu zinema mutuari buruzko gure lehen zikloan; baina, horrez gain, zaharberritzearen arloan munduko entzutetsuena izan daitekeen filmotekak egiten duen lanaren garrantzia nabarmenduko dugu.”

Zikloari buruzko xehetasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button