IKUS-ENTZUN

Bilbao Surf Film Festival jaialdian olaturik ikusgarrienak

Mendiaren esparru guztiak ikusgai eta hurbilago izaten ditugu Mendi Film festibalari esker. Gure kostaldeak olatu onak izaten ditu, eta surfean aritzen diren lagunak asko dira Euskal Herrian.

Egunotan, surfaren inguruan ikus-entzunezko mordo bat pantailaratuko dira maiatzaren 19an hasiko den aurtengo Bilbao Surf Film Festival jaialdian. Jaialdia presentziala izango da, baina horretaz gain online ikusi ahal izango dira film batzuk Filmin plataforman ipiniko dituztelako.

Bertan iduririk ederrenak dituzten filmak pantailaratuko dituzte. Proiekzioak Bilboko  Itsasmuseum aretoan izango dira, bainan inaugurazioa Euskaldunan izango da. Diogun bezala,  lehenengo egunean, Euskalduna Jauregian film hauek ikusteko abagunea izango da:  Vergüenza (G. Sánchez), Life of Kai, ep. 5 (S. Fench), Roka Puta 2020 (J. Goya) eta Big vs Small (M. Dufton).

Jaialdia maiatzaren 23ra arte luzatuko da, eta egunero hainbat emanaldi antolatu dituzte. Ohiko emanaldiez gain, Euskal Herriko zuzendarien lanak sarituko dituen Locals Only atala ere antolatu dute.
Film guztien artean honako sariak banatuko dituzte: dokumental onenari, film labur onenari, Ikusleen Saria, Epaimahaiaren Saria eta Ekintza Kirolena.

Bilbao Surf Film Festivalaren egitarau osoa eta ekintza paraleloak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button